top of page
koldo.jpg

Aupa!

Koldo Olabarri naiz, aktorea.

Txikitatik antzeztea izan da nire pasioa ta hortan daramat bizitza osoa, profesionalki 13 urte baino gehiago. Beti gustatu izan zait pertsonaiak lantzearen atzean dagoen prozesu intimo hori, paperean dauden hitzen artean barneratu eta pertsonaia aurkitu arte sakontzen jarraitzea. Argazkilaritzekin ere beti izan dut lotura estua, gehienetan argazki kamera soinean eramaten dut eta gertu ditudak harrapatzea gustatzen zait. Horrgatik sortu dut KÖA FILMS, nire pasioen lotura delako, ta beste ikuspuntu batetik aktoreekin lan egiteko aukera ematen didalako. 

reel

BATZARRA > Hasteko, online bilera bat egingo dugu elkar ezagutzeko eta aktore

gisa dituzun beharrak zehazteko. Horrela, eszena bakoitzerako gehien interesatzen zaizkigun puntuak identifikatuta, zure onena ateratzeko gomendioak emango dizkizugu.

GIDOIA > Gidoi pertsonalizatua idatziko dugu, zuretzako bereziki prestatua, probetxurik handiena atera diezaiozun. Xehetasun bakoitza zurekin zehaztu eta berrikusiko dugu, eta gainera, eszenetan erabiliko duzun arropari buruzko aholkuak emango dizkizugu.

GRABAKETA > Zurekin lan egingo dugu eszena bakoitzean zure interpretazio onena ateratzeko, betiere zuretzat segurua eta konfiantzazkoa den lekuan, uste dugulako modu horretan garatu ahal izango duzula zure talentua modu askean. Gure ustez, eszenetan benetan garrantzitsuena aktore-lanak distira egitea da. 

 

EDIZIOA > Grabatutako eszenak montatuko ditugu, eta gehitu nahi dituzun beste proiektuetako irudiak badituzu, horiek ere sartuko ditugu.

DSCF9114.jpg
0c4d56da-02c4-45ba-ba93-c0522cafaf82.JPG
DSCF9031.jpg

aktore coaching-a

Zure casting-a edo proiektua prestatzeko prozesuan lagunduko dizut.

Lan honek ez du zuzendaria ordezkatzen, baina badakigu, askotan, proiektuetan ez dagoela astirik aktore-lan hori egiteko. Aktore gisa bizitako esperientziatik, sarritan sentitu dut oinarria falta zitzaidala kezkarik gabe hegan egin ahal izateko. Horretan datza egingo dugun lana: zure personalia ahalik eta sakonen bilatzea, testua aztertuz eta forma emaneer, oinarri sendoa izan desazón. Tórrela grabatzera edo antzokira zoazenean zure zuzendariaren proposamenetara zabalik eta seguro agertuko zara.​

Casting bat baduzu, grabaketa kamera eta mikrofono profesionalekin egingo dizut.

erretratuak

Aktore guztiok argazki-book bat behar dugu. Nolakoak garen ikusteaz gain, interpretatu ditzakegun pertsonaiak irudikatzeko balioko digu. Argazki-saio bat egingo dugu, zu zeu zarena erakutsiz, zure bertsiorik onenean. Zure alde pertsonalagoa erakusteko, argazki artistikoagoak egingo ditugu, zuri-beltzean.

Kontaktuan jarri

© 2025 KöA FILMS-ek sortua.

bottom of page